XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

iii) Kontuak enpresaren Batzarre Orokorraren aurrean aurkeztu behar dira onar ditzaten eta ekitaldi sozial bakoitzaren lehenbiziko 6 hilabeteetan, aurkeztu ere.

Informazioarentzat eskatzen den gardentasun delako kalifikatzaileari beste kalifikatzailea eransten dio legeak: informazioaren fidagarritasuna alegia;

eta fidagarritasunak kontabilitatearen arloan bi gauza esan nahi ditu: urteko kontuen berrikuspena eta egiaztapena.

Egiaztatzea eta berrikustea dira, beraz, bete behar diren bi funtzioak, eta desberdin beteko dira sozietateak kontuak nahitaez ikuskatu behar baldin baditu ala ez.

Bi lege nagusiok arautzen dute sozietate baten ikuskaritza: Kontuen Ikuskaritzarako Legeak eta Sozietate Anonimoen Legeak.

Honekin batera Merkatal Kodeak honetaz esaten duena ere kontutan hartu behar da:

A) Lehenbiziko legeak, Kontuen Ikuskaritzarako Legeak alegia, honako sozietate hauei galdatzen die ikuskaritza egitea:

i) Edozein Merkatal Burtsa Ofizialetan bere tituluak kotizatzen dituzten enpresei.

ii) Eskaintza Publikoko obligazioak jaulkitzen dituzten enpresei

iii) Ohizko iharduera gisa finantz bitartekaritza duten enpresei, posiziorik hartu gabe komisionista moduan iharduten duten enpresak barne, eta beti ere, Espainiako Bankuan edota Ekonomi eta Hazienda-Ministraritzako Erregistroetan inskribatuak egon behar duten finantz entitate eta enpresei.

iv) Objektu sozialtzat Aseguru Ordenamendurako Legeak xedatzen duen edozein iharduera duten enpresei, Espainiako Gobernuak Errege-Dekretu bidez garatuko dituen erregelamenduek ezarriko dituzten mugen barnean, jakina.

Sozietate Anonimoen Legearen Testu Bateratuaren 181. artikuluan aurrikusitako egoeretatik gutxienez bi betetzen dituzten erakunde edo pertsonek ez dituzte urteko kontuak ikuskatu beharko.

Baina urteko kontuen ikuskaritza derrigor egingo dute ondoko baldintzak betetzen dituzten Aseguru-Entitateek: